SIMETRIAK
SARRERA:
Simetria era erraz batean ikasi dezakegu naturarekin partekatuz. Gure gorputza ere, errekurtsorik errezenetarikoa izanik. Hala ere, objetuekin ere simetria ikas dezakegu, esate baterako, laranja bat erditik zatitzen.
Figura geometriko erregularrak errekurtso baliagarriak izan daitezke simetria ongi ulertzeko eta honi esker haurrak kontzeptu hau era erraz batez beregana dezan, hainbat jolas aurki ditzake merkatuan.
Laburbilduz, joku simetrikoak, figura simetrikoz osoturik daude. Eta, bi hitzetan esan genezake, erditik zatiturik bi parte berdin ematen duena simetria dela.
1GO ARIKETA
"GORPUTZ ATALAK"
BALIABIDEAK
Gure gorputzeko atal ezberdinak. (Begiak, hankak, eskuak. belarriak, ..,).
HELBURUAK
-Gure gorputzean ditugun atal ezberdinak simetrikoak direla ezagutzea.
-Bide batez, gorputzeko atal ezberdinei errepasoa eman.
METODOLOGIA
Ahoz egingo den ariketa izango da.
Ariketa hau "esnatze jolas" delakoa bezala erabiliko dugu. Simetria gaia aurkezteko era erraz eta polita izan daiteke.
Irakasleak galdera ezberdinak egingo ditu eta haurrek konprobatu eta berehala erantzun egingo dute.
Galderak:
-Zenbat esku ditugu?
-Zenbat belarri ditugu?
-...
Irakaslearen azalpena, bi esku ditugu eta gainera berdin berdinak dira, beraz, simetrikoak dira.
JARDUERA
2. ARIKETA
"OBJEKTUETAN SIMETRIA"
BALIABIDEAK
Guk aukeratutako objetu batzuen kolorezko fotokopia bat egingo dugu eta klasean aurkeztuko ditugu. Beraz, kolorezko fotokopiak; nahi baldin bada plastifikaturik.
HELBURUAK
-Simetria ikustea, ez bakarrik gure gorputzean baizik eta, objektuetan ere bai.
-Objektu simetrikoekin erlazionatzea.
METODOLOGIA
Irakasleak ahoz egingo duen ariketa izango da klase aurrean. Hala ere, banaka ere galdetu dezake. Irakasleak fotokopia ezberdinak erakutsiko ditu eta haurrei azaldu objetu bat bestearen simetrikoa dela.
JARDUERA
3. ARIKETA
"FIGURAK EBAKITZEN"
BALIABIDEAK
Aurreko ariketako marrazkiak (fotokopiak zuri-beltzean), artaziak eta kola.
HELBURUAK
-Marrazkiak ongi ebakitzea eta bikote bakoitza enparejatzea.
METODOLOGIA
Irakasleak fotokopiak banatuko ditu eta beraiek marrazkiak ebaki beharko dituzte. Ostean, marrazki bat bestearen gainean kolatu beharko dute.Binaka egin dezakete.
JARDUERA
Aurreko ariketako marrazki berdinak.
4. ARIKETA
"ERDIAK EGITEN"
BALIABIDEAK
Fotokopiak eta arkatza.
HELBURUAK
-Objektu bakoitzaren (kasu honetan, animalia bakoitzaren) erdia marraztea.
METODOLOGIA
Talde handietan egin dezaketen jarduera.
JARDUERA
5. ARIKETA
"BESTE ERDIA MARRAZTEN"
BALIABIDEAK
Folio zuriak, margoak edo errotulkiak, arkatza, borragoma eta erregela.
HELBURUAK
-Marrazkiaren irudia emanik, haurrak beste erdia marraztea.
METODOLOGIA
Launaka beraien tokietan egin dezaketen iharduera.
Guk figura simetriko bat emango diogu eta figura horren erdia marrazturik emango zaio. Beraz, haurrek beste erdia marraztu beharko dute.
JARDUERA
mai.bmp
6. ARIKETA
"OBJEKTU GEOMETRIKOAK EBAKITZEN"
BALIABIDEAK
Plastikozko laminak, artaziak eta errotulkiak.
HELBURUAK
-Objektuen erdia markatuz ebakitzea.
METODOLOGIA
Banaka egingo duten ariketa izango da. Arazoren bat balute, irakasleak azalduko die banaka beraien tokietara joanez.
JARDUERA
7. ARIKETA
"FORMAK DESKUBRITZEN"
BALIABIDEAK
Egunkari edo errebistetako papera eta artaziak.
HELBURUAK
-Bi zati berdinetako formak deskubritzea.
METODOLOGIA
Klasea lau talde handitan banatuko dugu eta txokoka materiala konpartituko dute.
Egunkari orri bat emanez, haurrei erdia egin dezaten eskatuko zaie eta hau ondo markatuko dute atzazkalarekin.
Ostean, edozer gauza ebakitzeko esango zaie baina papera ongi tolestuta dagoelarik. Ebaki ondoren papera zabaldu egingo dute. Eta hemen, ikusiko dute zati bat bestearen berdina dela.
JARDUERA
8. ARIKETA
"SIMETRIA EJEA MARKATZEN"
BALIABIDEAK
Figura simetrikoak (paperean) eta arkatza.
HELBURUAK
-Simetria ejea markatzen jakitea.
METODOLOGIA
Banaka.
JARDUERA
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.